 Lehendakariaren hitza / Le mot du président | Euskal Haziak dautzuela : Ongi etorri ! Bienvenue sur le site d'Euskal Haziak, association soutenant le bilinguisme dans l'enseignement catholique.
" Elebidun, bietan hobe " egunero aldarrikatzea eta gauzatzea gure ikastetxetan, ez da lan tikia. Ongi etorria egiten diegu hiru eskola berrieri : San Mixel Donazaharren, Bihotz Sakratua Milafrangan, Largenté Baionan bai eta ere Jondoni Bixintxo kolegioari Hendaian. Baigorriko ikastetxe berri bat eraikitzen da : Euskal haziak beti bizi da.
Gaurregun bidea luzea baldin bada, eta uhainek jotzen badute gure trainerua, beti aintzina goatzi. Hezkuntzaren laguntzak murrizten direlarik, murgiltze eredua ama-eskoletan onartua delarik ezpaina puntan hasi dugun ikasturterako, elebitasuna erakaskuntza hedatzen delarik bainan ez abiadura handirekin, deiadarra jotzeko eguna heldu da. Baionan urriaren 24an eta ondoko egunetan, hor izanen gira euskarari behar zaion lekua eman nahi baidiogu.
Negu gorriaren ondotik primadera goxoa : aurten ere hirugarren aldikotz ateratuko dugu CD eder bat Haurren Bestakari : Hazibizi. Aintzineko urteetan bezala erakutsi nahi dautzuegu gure eskolak bizi direla. Hala baitugu euskara ikusi nahi etxean, karrikan, lanetan eta jokoetan : alai eta bizi.
" Hazibizi " : une petite pousse toujours vivante. La plante " hazia " continue de grandir avec trois ouvertures Euskal Haziak à Saint Jean le Vieux, Villefranque, Bayonne et une section bilingue au collège d'Hendaye, " hazia " fleurit avec l'école et le collège de Baigorri qui ouvriront leurs nouveaux locaux en 2010.
Haurren besta 2010, Antzerki astea, Pilota eta dantza egunak, Herri jokoak… sont l'occasion de montrer qu'euskaraz bizi, vivre en basque à l'école, est toujours difficile mais que ce pari fou est notre défi pour demain. Nous serons à Bayonne le samedi 24 octobre pour défendre la langue basque et tous les jours pour faire vivre l'euskara.
Euskaraz ikastea Egin dugu hautua Eguneroko lana Segurtatuz geroa, Segurtatuz geroa.
Paxkal Bourgoin. Euskal Haziak elkartearen Lehendakaria. Président de l'association Euskal Haziak.
|
|
|  | |  | | Abisua / Avis | Martxoaren 13an, ate idekiak iraganen dira ondoko eskoletan: Largenté eskola (Baiona), St Vincent eskola (Uztaritze), St Martin eskola (Larresoro), Maurice Harriet eskola (Haltsu), Sacré Coeur eskola (Milafranga), Etchekopar kolegioa (Donapaleu).
Le samedi 13 mars auront lieu des portes ouvertes dans certaines écoles du réseau Euskal Haziak: école Largenté (Bayonne), école St Vincent (Ustaritz), école St Martin (Larressore), école Maurice Harriet (Halsou), école Sacré Coeur (Villefranque), collège Etchekopar (St Palais).
|
| |  | |  |
 | |  | | Abisua / Avis |  | Martxoaren 21ean, Kanboko Kirol Zelaian, Euskal Haziak elkartearen Haurren Besta iraganen da.
La Fête "Haurren Besta" d'Euskal Haziak aura lieu le 21 mars à Cambo. | |
| |  | |  |
 | |  | | Abisua / Avis |  | t-shirtak, salgai izanen dira Haurren Bestaren denboran. Xuriz edo Beltzez helduendako (10€), berdez edo aranez haurrendako (8€).
Des t-shirts seront vendus lors d'Haurren Besta. Vert ou prune pour les enfants (8€) et blanc ou noir pour les adultes (10€). |
| |  | |  |
 | |  | | Abisua / Avis |  | Beti salgai. Jazko "Firurikan" CDa: 10 euros.
Toujours en vente. CD "Firurikan": 10 euros.
Pour l'acheter un seul numéro: 05 59 44 16 23 | |
| |  | |  |
 | |  | | Abisua / Avis | Apirilaren 13an, zuzendaritzako bilkura Kanboko Santa Maria eskolan, arratseko 8etan iraganen da.
Le prochain conseil d'administration aura lieu le 13 avril à l'école Sainte-Marie de Cambo, à 20h 00. |
| |  | |  |
|